BIOGRAFIA

HUNTZA

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da. Esan beharra dago, Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak direla.

Ostegun iluntzeetako trikipoteo eta ostegunero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, "Harro gaude" kantua plazaratuz. Bertan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Hasiera apal honek ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. Fama handia lortu zuten oso azkar eta denbora gutxi batean, haien arteko kantak egitetik milaka pertsonako kontzertuak egitera igaro ziren. Gaur egun, jada 3 disko ("Ertzetatik", "Lumak" eta "Xilema") atera dituzte eta ehunka kontzertu egin dituzte.

Vincent Sinope / Dj y Productor / Todos los derechos reservados
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar