BURUZ BEHERA BIDEOKLIPA

01.06.2019

Huntza taldeak haren web orrialde ofizialean argitaratu duenez "XILEMA" diskoko "BURUZ BEHERA" bideoklipa jada ikusgai dago. Apirilaren 16an Laidan (Bizkaia) eta maiatzaren 16an Sopelan (Bizkaia) grabatu zuten lan berri hau AAA Entertainment -en produkzio bat da. Zuzendaritzaz, grabazioaz eta editatzeaz "Harêa films"eko Aiora Ponce arduratu da eta berarekin aritu dira Ioritz Ipiña, Eneko Pinilla eta Alex Erkoreka produkzio lanetan. Bestalde, Furgonetaren dekorazioa Irene Fernándezi esker izan da eta filmazioko argazkiez Iratxe Etxeandia eta Zezilio Salas arduratu dira. Amaitzeko, musika taldeak eskerrak ematen die grabazioan parte hartu zuten guztiei: Amaia Urbieta, Ursua Gaminde, Bego Peñaranda, Olga Corrochano, Jon Fernández eta Ikun Arteagabeitia. 

Vincent Sinope / Dj y Productor / Todos los derechos reservados
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar