XILEMAREN AURKEZPENA
05.12.2018
Gaur gauean Plateruenan (Durango), Durangoko Azokaren ekitaldien barruan, Huntza taldeak bere bigarren disko luzea erakutsiko du "Xilema". Musika taldeak haren web orrialde ofizialean argitaratu duenez, disko berri hau bederatzi abestiz osatuta dago: "Deabruak gara", "Lasai, lasai", "Zelatari", "Promesetan", "Imajina", "Buruz behera", "Olatu bat", "Arin arin?" eta "Ilusioz bete". Kontzertua gaueko hamaiketan hasiko da eta ondoren, Skakeitan eta Vendetta musika taldeak igoko dira agertokira, hurrenez hurren. Durangora joateko asmoa duten pertsona guztientzat esan beharra dago, garraio publikoan joateko asmoa izanez gero, EuskoTren-ek haren gaueko zerbitzuak handitu dituela. Anima zaitez eta zatoz Durangoko Azokara!